BIRGAITZE INTEGRATUa

ALDE ZAHARRA

Haien ezaugarri arkitektoniko edo urbanistikoen balio nabarmenaren ondorioz eta haien ondare urbanizatu eta eraikiaren degradazioaren ondorioz babesa, zaintza eta hobekuntza helburu duten administrazio ekintza bereziak behar dituzten hiri edo landa multzoak.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko sailburuak 1994ko azaroaren 9an emandako agindua, Portugaleteko alde zaharra birgaitze integratuko gunetzat izendatzeari buruzkoa.

BIG kale hauek mugatzen dute:

Castaños Generala kaleko zenbaki bikoitiek, 20ra arte; Casilda Iturrizar kaleko zenbaki bikoiti eta bakoitiek; Mª Diaz de Haro kaleko zenbaki bakoitiek, 5era arte, eta bikoiti guztiek; Manuel Calvo kaleak, 16. zenbakira arte.

ERAIKINEN BILAKETA

Ikusi mapa honetan zure eraikina urdina kolorez markatutako gunetik kanpo dagoen. Gune horretatik kanpo badago, zure eraikina birgaitze integratuko gunean dago.

BIRGAITZE INTEGRATUA / INFORMAZIO OROKORRA

Surposak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, itzuli behar ez diren laguntza ekonomikoak ematen ditu, Portugaleteko alde zaharreko eraikinak eta merkataritza lokalak berritzeko.

DOKUMENTUAK JASOTZEA, IZAPIDETZEA ETA JARRAIPENA EGITEA

SURPOSAn, norbanakoek edo komunitateek egin nahi dituzten lanek dakartzaten zailtasunak arintzen saiatzen gara. Hori dela eta, baimenen izapideen gaineko aholkularitza eskaintzen dugu, baita kudeaketa ekonomikoaren gainekoa ere, eta pertsona orori eskura ditzakeen laguntza guztien berri ematen diogu.

SURPOSAREN DIRULAGUNTZAK

En el siguiente enlace podrás acceder a las solicitudes de ayuda, asi como a la información general del Gobierno Vasco.