etxebizitzen sustapena

Ondare urbanizatu eta eraikia berritzeaz arduratzen garenez, eraikinen sustapenetan esku hartu behar izaten dugu sarri, bai zenbait mailatako birgaitze ekintzak eginez, bai eraikuntza berriko lanak gauzatuz. Batzuetan, higiezinaren gainerako jabeekin batera gauzatzen ditugu ekintzak; SURPOSA jabe bakarra denean, aldiz, bakarrik gauzatzen ditugu.

Zer egin dugu. Alde Zaharreko birgaitze sustapenarekin jarraitu, eta helburuetako bat, Coscojales 9-11ko orubeak eraikitzea eta Santa Maria kaleko 20 zenbakian dagoen orubearen esku-hartzea aktibatzea da

  • Santa Maria 20 (4 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Santa Maria 7-9 (8 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Santa Klara zeharbide 1 (8 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Kasilda Iturrizar 6 (14 etxebizitza eta 2 merkataritza lokal)
  • Ruperto Medina 2 (10 etxebizitza eta 2 merkataritza lokal)
  • Víctor Chávarri, 3 (4 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Víctor Chávarri, 30 (3 etxebizitza)

Zer egin nahi dugu. 

Alde Zaharra birgaitzeko sustapenarekin jarraitzea. Horren helburuetako bat da Coscojales kaleko 9-11 orubeak eraikitzea, SURPOSArenak, eta Santa Maria kaleko 20. orubearen esku-hartzea aktibatzea.