UDAL APARKALEKUAK

SURPOSAk erregulartasunez esku hartzen du zenbait udal aparkalekuren sozietate sustatzaile gisa, Portugaleteko Udalaren aginduz. Marcos Escorihuela y Conesa plazan eta Alonso Allende Taldean 1994an eraiki ziren egoiliarrentzako aparkalekuak, eta orduz geroztik egiten ditu SURPOSAk halako lanak.

Aparkalekuen kudeaketak barne hartzen ditu proiektua prestatzeko fasea, eraikuntza eta ondorengo ustiapena edo merkaturatzea, eta jarduera horiekin lortu nahi diren helburuen artean honako hauek daude, besteak beste: ibilgailuak zaintzeko aukera eskainiko duen zerbitzu bat ematea eta kanpoan oinezkoentzako edo beste erabilera batzuetarako gune huts gehiago izatea, baita haien kokalekuaren ingurunea urbanizazioak, plazak, jolasteko guneak eta kalitatezko espazio publikoak sortuz hobetzea ere.

Horrez gain, SURPOSA txandatze erregimeneko San Rokeko eta Zubi Aldeko aparkalekuen titularra da. Horien kasuan, industria errentamendu bana dauka hitzartuta INDIGO PARK eta UNI2 enpresekin, hurrenez hurren. Enpresa horiek zenbait erabilera aukera eta Portugaleteko merkatarien elkarteko saltokietan erosten duten kontsumitzaileentzako abantaila gehigarriak eskaintzen dituzte.

Orduz geroztik, Surposak hurrengo aparkalekuak sustatu eta esleitu ditu:

  • Marcos Escorihuela eta Conesa (237 partzela)
  • Alonso Allende (117 partzela)
  • Antonio Trueba (142 partzela)
  • San Roke (700 partzela)
  • Los Hoyos (457 partzela)
  • Zubialde (421 partzela)

 

 

 

 

 

 

GALERÍA

Nola aldatu utzita dauden lursailen titularrak

SURPOSAk emakida administratiboko erregimenean utzitako lursailen titularren edozein aldaketa egiteko, beharrezkoa da Portugaleteko Udalaren aurretiko baimen zehatza. Baimen horretan, hala badagokio, titulartasun aldaketaren onura nork jasoko duen zehaztuko da, baita lagapenaren zenbatekoa ere.

Titular berria aparkaleku bakoitzerako itxaron zerrendetatik izendatuko da, eta lagapenaren gehienezko prezioa hura eguneratzeko ezarritako formula aplikatuta kalkulatuko da. Horren emaitza dira taula hauek:

APARKALEKUA

LAGAPENEN PREZIOA

LOS HOYOS
ALONSO ALLENDE
ANTONIO TRUEBA
MARCOS ESCORIHUELA
SAN ROQUE-USUFRUKTU