PORTUGALETETIK ZEHAR BISITA BAT
SANTA CLARA KOMENTUA:
XIX mendean zehar karlista gudetan kuartel izan zen apaindu gabeko Barroko estiluko eraikuntza hau, mende bukaeran komentua berritzea proposatu zen arte.
SANTA MARIA BASILIKA:
Basilika gotiko-errenazentista estilokoa da, eta kolore beltzeko hareharriz landuta dago. Bere solairuaren eredua, bost tartetako hiru nabekoa da, erdikoa zabalena izanik.
Bere barnean XVIgarren mendeko erretaula handietsu bat dago. Hau, bost pisutan antolatuta dago, eta hiru kaletan bananduta dago.
Basilika behatokian kokatzen da, talai harritsu bat non itsas-adarraren bokalea mendean duzun, kokagune menderatzaile bat izanik hiribildua eta itsas-adarrara kontrolatzeko. Kokagune honek, eliza Portugalete eta Bizkaiko puntu estrategiko eta erreferentenetako bat bihurtu zuen.
SALAZAR DORREA:
1380an eraikia. Leku ezin hobea zen pertsona eta merkantzien pasua kontrolpean izateko. 1934ko sutearen ondoren berreraiki zen, jatetxe bat barnean duela museoa bihurtuz.
UDALETXEA:
Egungo eraikuntza 1883an eraiki zen estilo neoklasikoan. Apaingarri xehetasun gisa, koloma korintioak, burdinez forjaturiko balkoiak eta aurrealdeko hiribilduko armarria nabari ditzakegu.
MAREOMETROA:
Churruca Kaian jarritako elementua, mareak neurtzeko balio du.
MUSIKA KIOSKOA:
Solar Plazako erdiaLdean kokatzen da, eta 1912an eraiki zuen Emiliano Pagazartundua arkitektoak.
INDUSTRIA MUSEOA:
“Itsas etxea” bezala ezaguturiko eraikina. Rialiak industria museoa barne hartzen du. Museo honetan historia, etnografia eta inguru honetan garrantzi handiko diren hiru gaien, gizona, burdina eta itsasoaren inguruan bizi izan ziren artea aurki ditzakegu.
Rialia-Industria museoa, gozatu, hausnartu eta iraganaz ikasi, langile-klaseari gorazarre egin eta arte mugimendu berriak ikus dezakegun tokia dugu.
VICTOR CHAVARRI OROIGARRIA:
Udalbaitzaren aurrean Portugaleteko gizonik garratszitsuenetariko bati egindako oroigarria eraikitzen da.
Injeneru zibil hau Bizkaiko industralizazio prozesuan eta garapen ekonomikoan funtsezkoa izan zen.
BIZKAIA ZUBIA:
Portugalete eta Getxo herriak batzeko, itsasontzi handien nabigazioa oztopatzen ez zuen zubi bat egin behar zenez, 1893an burdinezko zubi hau egin zen. Mota honetako lehenego zubia izan zen mundu osoan, eta gaur egun, honelako 9 bakarrik gelditzen dira funtzionamenduan.
Zubiaren eraikuntza erronka zaila suposatu zuen 3 oztopo gainditu behar izan zituelako. 1) Bi herrien arteko distantzia. 2) Kokalekua, korrronte eta ekaitz handiko zonaldean eraikita baitago. 3) Itsas trafiko handia.
Zenbait proposamen ostean, konponbidea zubi eseki bat eraikitzea izan zen. Eraikuntza, hurrengo elementuez eta moduan osatuta dago: 62 metroko 4 pilare. Pilare hauek, 8,2 metroko zabalera eta 45,1 metroko altuera duen taula bat eusten dute. Taulatik, ontzitxo-mugikor bat esekita dago. Ontzitxo-mugikorra, 18 kable zeiharrez esekita dago. Kable zehiar hauek, oszilazioak sahiesteko konbinatuak daude.
Bizkaia Zubiaren eraikuntza, lan aitzindaria izan zen, eta Alberto de Palacio arkitektoari erronka ezezagunak sortuarazi zizkion. Arkitekto honek, frantziar jatorria zuen Fernando Arnodin kontratistaren laguntza izan zuen.