SURPOSAn, norbanakoek edo komunitateek egin nahi dituzten lanek dakartzaten zailtasunak arintzen saiatzen gara. Hori dela eta, baimenen izapideen gaineko aholkularitza eskaintzen dugu, baita kudeaketa ekonomikoaren gainekoa ere, eta pertsona orori eskura ditzakeen laguntza guztien berri ematen diogu. Gure bulegoetara etorrita, zure egoeran zer urrats egin behar dituzun jakinaraziko dizugu, eta beharrezko dokumentuak emango dizkizugu. Lana abian jarritakoan, SURPOSAk proiektuen jarraipena egiten du.