etxebizitzen sustapena

Ondare urbanizatu eta eraikia berritzeaz arduratzen garenez, eraikinen sustapenetan esku hartu behar izaten dugu sarri, bai zenbait mailatako birgaitze ekintzak eginez, bai eraikuntza berriko lanak gauzatuz. Batzuetan, higiezinaren gainerako jabeekin batera gauzatzen ditugu ekintzak; SURPOSA jabe bakarra denean, aldiz, bakarrik gauzatzen ditugu.

Zer egin dugu. Alde Zaharreko birgaitze sustapenarekin jarraitu, eta helburuetako bat, Coscojales 9-11ko orubeak eraikitzea eta Santa Maria kaleko 20 zenbakian dagoen orubearen esku-hartzea aktibatzea da

  • Santa Maria 20 (4 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Santa Maria 7-9 (8 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Santa Klara zeharbide 1 (8 etxebizitza eta merkataritza lokal 1)
  • Kasilda Iturrizar 6 (14 etxebizitza eta 2 merkataritza lokal)
  • Ruperto Median 2 (10 etxebizitza eta 2 merkataritza lokal)
  • Víctor Chávarri, 30 (3 extebizitza)

Zertan ari gara. Momentu honetan, Victor Chavarri 30 zenbakian dagoen eraikina osorik birgaitzen ari gara, eta 3 etxebizitza sortuko dira.

Zer egin nahi dugu.Epe labur eta ertainera daukagun helburuetako bat Víctor Chávarri kaleko 30 zenbakidun eraikina osorik berritzea da. Dagoeneko SURPOSAren jabetza da, eta bertan 3 etxebizitza eta merkataritzako lokal bat egin nahi ditugu, Balzola Elexpuru arkitekto jaunak prestatutako proiektuko aurreikuspenen arabera.

Edozein zalantza argitzeko, deitu telefonoz Surposaren bulegora edo agertu bertan.

Izan ere, datozen puntuetan ageri diren datu eta prezioak orientagarriak besterik ez direnez, aldatu egin daitezke, eta, hortaz, ez dira lotesleak.