SURPOSA, 30 urte baino gehiagotan zehar lortutako eskarmentu zabalari esker eta aldi honetan burututako mota ezberdinetako ekintzei esker, Portugaleteko hirigintza orokorreko eta, bereziki, bere gune historikoko garapen eta birgaitzean ezinbesteko osagaia bihurtu da, bai birgaitze zereginaren bidez, bai aparkaleku, lokal, eta etxebizitzen sustapenaren bidez.
NOR GARA
SURPOSA Portugaleteko Udalak eratutako kide bakarreko sozietate anonimo bat da. 1986an sortu zen, Eusko Jaurlaritzak Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeari buruz emandako abenduaren 5eko 278/1983 Dekretuaren babespean. Sozietatea udalerriaren alde zaharraren inguruan taxututako jatorrizko gunea garai hartan oso egoera txarrean zegoelako eta leheneratu egin behar zelako sortu zen.
BIRGAIKUNTZA
SURPOSAren zeregin nagusietako bat Birgaitze Integratu Guneko eraikinen birgaikuntza sustatzea berak emandako diru-laguntzen bidez da, halaber, beste erakunde batzuek (Eusko Jaularitzak, Foru Aldundiak, etab.) ematen dituzten diru-laguntzak lortzeko gestioak egitea eta aholkuak ematea.
komertzializazioa
SURPOSAren beste zereginetako bat udalerriko aparkalekuak, etxebizitzak eta merkataritza-lokalak sustatzea eta merkaturatzea da. Eginkizun hau Portugaleteko udalerri osoan garatu ahal izango du.
.
kontaktua
SURPO SA
Santa Maria Kalea 1, 2º
48920 Portugalete, Bizkaia
Telefonoa: 944 72 93 00
Emaila: surposa@surposa.org
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralara 8:00etik 15:00etara