LEGE OHAR

Lege ohar honek (aurrerantzean, “Lege Oharra”) Surposa SA enpresaren (IFK: A48192983; egoitza soziala: Santa Maria 1, 2.a, Portugalete 48920, Bizkaia) Interneteko http://www.surposa.org.com.com atariko (aurrerantzean, “Webgunea”) zerbitzuaren erabilera arautzen du.

Legedia

Surposa SAk Webgunean eskaintzen dituen zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren mende daude, oro har. Aldeek berariaz egiten diote uko legokiekeen foruari eta berariaz jartzen dira Bizkaiko epaitegien eta auzitegien mende, kontratuzko baldintza hauek interpretatzeko edo betetzeko garaian egon daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu egiten du, Webgunean sartzeak ez duela esan nahi, inola ere, Surposa SArekin merkataritza harremana hasten duenik. Webgunearen titularrak ez du bat egiten bere kolaboratzaileek bertan ematen dituzten iritziekin. Surposa SAk beretzat gordetzen du Webgunean aldaketak egiteko eskubidea, aurretik ohartarazteko beharrik gabe, eta beraz, Webgunearen bitartez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, eta baita horiek bere zerbitzarietan aurkezten diren modua edo kokatzen diren tokia ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Web orrietako edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak Surposa SArenak dira, eta beraz, debekatuta dago erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean zabaltzea, eraldatzea edo web orrietako edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, ezta iturria aipatuta ere, Surposa SAk idatziz baimena ematen ez badu. Enpresaren web orrietan dauden bestelako merkataritza izen, marka edo ikur guztiak beren jabeenak dira eta legez babestuta daude.

Estekak (linkak)

Surposa SAren orrietan estekak egotearen helburu bakarra informazioa ematea da, eta inola ere ez du esan nahi horiek iradokitzen edo gomendatzen direnik edo horietara gonbidatzen denik.

Isilekotasuna eta datuak babestea

2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrean (DBEO) aurreikusten denaren ondorioetarako, Surposa SAk erabiltzaileari jakinarazten dio Surposa SAk berak beretzat eta bere ardurapean sortutako datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, erabiltzailearekiko harremana eta informazio lana mantentze eta kudeatze aldera. Zuk baimena ematen duzu zure datuak fitxategi horretan sar ditzagun eta Surposa SAko produktuen merkataritzazko informazioa bidal diezazugun. Baldintza orokor hauek onartzerakoan, Surposa SAk bere zerbitzuak emateko ezinbesteko dituen datuak bildu beharko ditu erabiltzailearengandik.

Fitxategien eta inprimakien erregistroa

Erregistratzeko inprimakia bete behar da, nahitaez, Webgunean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuk jasotzeko eta erabiltzeko. Eskatzen diren datu pertsonalak eman ezean edo datuak babesteko politika hau onartu ezean, ezinezkoa izango da harpidetza egitea, erregistratzea edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartzea. 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrean ezartzen denaren arabera, erregistratzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira. Fitxategiaren titularra Surposa SA da, eta bere egoitza, Santa Maria 1, 2.a, Portugalete 48920, Bizkaia. Fitxategiari DBEOean ezarritako segurtasun neurriak ezarri zaizkio.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiatasuna

Erabiltzaileak ematen dituen datuen zehaztasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea bera da, eta Surposa SA horri buruzko erantzukizun orotatik libre dago. Erabiltzaileek bermatu egin behar dute ematen dituzten datu pertsonalak zehatzak, eguneratuak eta benetakoak direla eta beraiek dira, azken batean, horren erantzukizuna dutenak; gainera, datuok behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa hartu behar dute. Erregistratzeko edo harpidetza egiteko inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du erabiltzaileak. Surposa SAk berak landu ez dituen eta beste iturriren bat aipatuz ematen dituen informazioen egiatasunaren gaineko erantzukizunik ez duenez, informazio hori erabiltzeagatik eragin litezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du. Surposa SAk beretzat gordetzen du bere web orrietan dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta informazio hori atzitzea ere galarazi edo mugatu dezake. Surposa SAk ematen duen informazioan akatsak, hutsak edo hutsuneak egotearen ondorioz erabiltzaileak jasan dezakeen edozein kalte edo galeraren gaineko erantzukizunetik libre dago Surposa SA, baldin eta informazio horrek Surposa SArena ez den iturriren batean badu jatorria.

Helburuak

Surposa SAren helburua da erabiltzailearekiko harremana eta informazio lana mantentzea eta kudeatzea.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeentzat badira, Surposa SAk gurasoen edo tutoreen onespena eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuon tratamendu automatizatua egiteko.

Datuak hirugarrenei uztea

Surposa SAk ez dizkie utziko erabiltzaileen datuak hirugarrenei.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak erabiltzeko eta zure idazkiak bidaltzeko, Interneteko www.surposa.org helbidea erabil dezakezu, edota posta arrunteko helbide hau: Surposa SA, Santa Maria 1, 2.a, Portugalete 48920, Bizkaia, Erref. DBEO. Eskubide horiek erabiltzeko eta DBEOren 12. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez, nor zaren egiaztatu beharko diozu Surposa SAri, nortasun agiriaren fotokopia bidalita edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide erabilita. Hala ere, zure erregistroko datuak Webgunean bertan aldatu edo zuzendu ditzakezu, zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu ondoren.

Segurtasun neurriak

Surposa SAk datu pertsonalak babesteko legez eskatzen den segurtasun maila ezarri du, eta eskura dituen gainerako bide eta neurri tekniko gehigarriak ere ezartzen saiatzen da Surposa SAri emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, eraldatu, baimenik gabe atzitu edo ostu ez ditzaten. Enpresa ez da izango Surposa SAren kontroletik kanpo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gertatutako interferentziek, ez egiteek, etenek, birus informatikoek, telefono matxurek edo deskonexioek eragin ditzaketen kalteen edo galeren erantzule, telofono lineen akatsek edo gainkargek edo Datuen Prozesagunearen, Interneteko sistemaren edo bestelako sistema elektronikoen gainkargek eraginda sistema elektroniko honek jasan ditzakeen atzerapen edo blokeoen erantzule, edo Surposa SAren kontroletik kanpoko esku sartze bidegabeen bitartez hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteen erantzule. Hala ere, erabiltzaileak kontuan hartu behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla hautsi ezinak.

Onarpena eta onespena

Erabiltzaileak datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri eman zaiola adierazten du, eta Surposa SAk datuoi trataera automatizatua ematea onartzen eta onesten du, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazi den moduan eta esan diren helburuetarako. Atarian ematen diren zerbitzu batzuetan baldintza partikularrak eta berariazko aurreikuspenak ezar daitezke datu pertsonalak babesteari dagokionez.