birgaitze isolatua informazioa

Eusko Jaurlaritzarekin itzuli behar ez diren laguntza ekonomikoak ematen ditu eraikinak eta merkataritza lokalak berritzeko. 

Diru laguntzak eraikinen elementu komunak (teilatuak, aurrealdeak, eskailera kaxak, igogailuak, egiturak, etab.) nahiz etxebizitzen eta merkataritza lokalen barnealdeak berritzeko ematen dira.

Hemen dituzue, artxibo erantsi gisa, egoera posible bakoitzean bete beharreko dokumentuak eta haiei buruzko informazioa.

Edozein zalantza argitzeko, deitu telefonoz Surposaren bulegora edo agertu bertan.

Izan ere, datozen puntuetan ageri diren datu eta prezioak orientagarriak besterik ez direnez, aldatu egin daitezke, eta, hortaz, ez dira lotesleak.