Nor gara

SURPOSA Portugaleteko Udalak eratutako kide bakarreko sozietate anonimo bat da. 1986an sortu zuen, Eusko Jaurlaritzak Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeari buruz emandako abenduaren 5eko 278/1983 Dekretuaren babespean. Sozietatea udalerriaren alde zaharraren inguruan taxututako jatorrizko gunea garai hartan oso egoera txarrean zegoelako eta leheneratu egin behar zelako sortu zen.

Haren sorrera ezinbestekoa izan zen Portugaleteko gune historikoa Birgaitze Integratuko Gune izenda zezaten eta Eusko Jaurlaritzak gune horietarako ezarrita zeuzkan finantza neurriei hel ziezaien. Hasieran, haren jarduna Portugaleteko Alde Zaharrerako Plan Bereziak ezarritako eremura mugatu zen, nahiz eta horrek barne hartzen duen azalera guztia ez dagokion Birgaitze Integratuko Guneari.

1991n, sortu eta urte batzuk geroago, SURPOSAren helburu soziala ezarri zuten, izaera kudeatzaile garbiko sozietate gisa esku hartu ahal izan zezan Birgaitze Plan Bereziak finkatutako mugetatik harago eta aukera izan zezan Portugalete osoa barne hartzeko. Sozietatearen estatutu sozialetan adierazitakoaren arabera, izaera urbanistikoko berritze lanak egiten ditu udalerrian, eta, horretarako, eginkizun hauek betetzen ditu, besteak beste:

  • Partikularrei informazioa eta aholkua ematen die, eta haien jardunak koordinatzen ditu, higiezinak berritzeari dagokionez.
  • Eraikinen birgaitze pribatua kudeatzen du, haien elementu komunena zein pribatiboena; horretarako, itzuli beharrik gabeko finantza laguntzak ematen ditu BIGko higiezinetarako, eta birgaitze integratu edo isolatuen espedienteak izapidetzen ditu Eusko Jaurlaritzan eta Portugaleteko Udalean; horiei dagokienez, leihatila bakarreko eginkizuna betetzen du.
  • Bere helburu sozialari buruzko hitzarmenak gauzatzen ditu administrazioekin.
  • Hirigintzako plan eta proiektuak egiteaz arduratzen da, eraikinak zaharberritzekoak eta eraikitzekoak edo urbanizatzekoak barne.
  • Bere ekimenez prestatutako proiektuetan ageri diren lanen gauzatzea sustatzen eta kudeatzen du, baita Portugaleteko Udalak bere esku uzten dituen lanena ere.
  • Inbertsio plan espezifikoak prestatzen ditu, komunitateko hornidura areagotzeko eta hobetzeko, eta hirigintzako esku-hartzeak gauzatzeko.
  • Ondasun higigarri eta higiezinen gaineko eskubide oro eskuratzen, transmititzen, esleitzen, aldatzen eta ezabatzen du, bere helburuak ahalik eta hobekien lortzeko, eta, horretarako, egindako esku-hartzeen emaitzak administratzen eta kudeatzen ditu (etxebizitzak, aparkalekuak, lokalak eta gainerako hornidura eta azpiegiturak).

ANTOLAMENDUA

Batzorde Nagusia: Udal sozietate bat denez, udalbatzak eratzen du Batzorde Nagusia..

Administrazio Kontseilua: Batzorde Nagusiak hautatzen ditu administrazio organoko kideak, gehienez ere lau urtetarako. 6-9 pertsonak osatu behar dute..

Zuzendari gerentea:Korporazioaren presidenteak izendatu behar du..

Horrez gain, sozietateak zenbait arlo dauzka. Arlo juridikoan, goi mailako teknikari bat aritzen da lanean, Administrazio Kontseiluko idazkaritza eginkizunak ere betetzen dituena. Arlo ekonomiko eta administratiboan, goi mailako teknikari bat dago. Arlo teknikoan, arkitekto tekniko bat. Arlo administratiboan, erdi mailako teknikariak, administrariak eta laguntzaileak aritzen dira, guztira sei pertsona.

kalitatea

Kalitate Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria

Klikatu hemen kalitate Kudeaketaren Sistemaren ziurtagiria ikusteko

Kalitate Politika

Klikatu hemen gure kalitate politika ikusteko

Estatutuak

Gure estatutuak kontsultatu